Osane Consulting Gela
OSANE Industria Zibersegurtasuneko Consulting gela
![Image](/documents/3049902/40851325/Osane+Consulting+20231102.jpg/5c4b6a90-e6b3-8f37-24fc-2ccf07efa7b8?t=1699278266244)
OSANE Consulting enpresaren (Basque Cybersecurity Centre-BCSCren kolaboratzailea) eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolaren arteko loturatik sortu da Industria Zibersegurtasuneko OSANE Consulting Gela.
Gure lurraldearen ezaugarri industrialak eta Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan emandako prestakuntza industriala direla eta, unibertsitatearen eta enpresaren arteko gela honek zibersegurtasunarekin zerikusia duen guztian jartzen du arreta, batez ere ekoizpen-prozesuekin lotutako teknologien segurtasunari dagokionez.
Ikasgelak honako jardun-eremu hauek ditu:
- Prestakuntza-hitzaldiak
- Zentroari irekitako prestakuntza-jarduerak egitea
- Ikastetxean ematen diren titulazioen berariazko irakasgaietan laguntzea
- Ikastetxean TFG egiten laguntzea
Kontaktua:
Jose Manuel López Guede
e-mail: jm.lopez@ehu.eus