Enplegagarritasuna
Irteera profesionalak
Enpresa pribatuaren hainbat arlotan, besteak beste:
- Obra-topografia eta orokorra: jasotze eta ekoizpen topografiko, partzelazioak, mugaketa eta neurketak, esku-hartze arkeologikoak, etab.
- Diseñu eta informazio geografikoko sistema erabiltze.
- Datu-atzemate, biltegiratze, analisi, administrazio eta zabalkunde.
- Proiektu eta hegaldi fotogrametrikoak.
- Proiektu geodesikoak.
Erakunde publikoetan, besteak beste:
- Katastro.
- Institutu kartografikoak.
- Udalak.
- Ingurumen sailak
Lanbideren lan munduratzeari buruzko txostenak
Lanbidek inkesta bidez aztertzen du urtero hiru euskal unibertsitateetan (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon) titulua lortzen duten 10.000 pertsonen laneratzea. Titulazioaren hiru urte geroago egiten du; izan ere, haren irizpideen arabera, nahikoa denbora da lanbide-karrera bat sektore edo lanbide zehatz batera bideratzeko.
Informazio-sistema oso eta handi horren emaitzek –bakarra da Estatuan eta nabarmena Europan– hezkuntza-baliabideen plangintza eta kudeaketa hobetzen laguntzen dute, eta funtsezko inputa dira orientazio pedagogiko eta lan-orientazioko sareen lanerako.- (Opens New Window)Geomatikaren eta Topografiaren Ingeniaritzan Lan munduratzeari buruzko txostena (pdf ,91,60 Kb)
- (Opens New Window)Teknikoak jakintza-arloan Lan munduratzeari buruzko txostena (pdf ,148,75 Kb)
- (Opens New Window)UPV/EHUko titulazio multzoaren Lan munduratzeari buruzko txostena (pdf ,155,29 Kb)