Enplegagarritasuna
Irteera profesionalak
Arlo hauetan lan egin ahal izango duzu:
- Logistikako eta mantenimenduko enpresak
- Proiektuen ingeniaritzako enpresak
- Teknologia guneak edo I+G+B sailak
- Merkaturatze, antolakuntza eta plangintza sailak
- Ekonomia eta finantza kudeaketa eta zerga arlokoa
- Estrategia zuzendaritza eta giza baliabideena
- Nazioarteko marketinaren eta merkataritza marketinaren kudeaketa
- Sarbidea ematen du master ikasketetara
Gainera, zure enpresa proiektua martxan jartzeko tresnak eta ezagutzak eskuratuko dituzu.
Azkenik, irakaskuntzan eta administrazio publikoetan ere aritu ahal izango zara.
Lanbideren lan munduratzeari buruzko txostenak
Lanbidek inkesta bidez aztertzen du urtero hiru euskal unibertsitateetan (UPV/EHU, Deusto eta Mondragon) titulua lortzen duten 10.000 pertsonen laneratzea. Titulazioaren hiru urte geroago egiten du; izan ere, haren irizpideen arabera, nahikoa denbora da lanbide-karrera bat sektore edo lanbide zehatz batera bideratzeko.
Informazio-sistema oso eta handi horren emaitzek –bakarra da Estatuan eta nabarmena Europan– hezkuntza-baliabideen plangintza eta kudeaketa hobetzen laguntzen dute, eta funtsezko inputa dira orientazio pedagogiko eta lan-orientazioko sareen lanerako.- (Opens New Window)Mekanika Ingeniaritzan Lan munduratzeari buruzko txostena (pdf ,110,39 Kb)
- (Opens New Window)Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lan munduratzeari buruzko txostena (pdf ,157,04 Kb)
- (Opens New Window)Teknikoak jakintza-arloan Lan munduratzeari buruzko txostena (pdf ,148,75 Kb)
- (Opens New Window)UPV/EHUko titulazio multzoaren Lan munduratzeari buruzko txostena (pdf ,155,29 Kb)