Matrikula handitzeko eskaria
37. artikulua.-
Bigarren lauhilekorako bigarren matrikulaldia zabaltzen duten ikastegiek ikastegiko batzarrean onartu beharko dute horretarako erabakia. Matrikula berri hori idazkaritzetan egingo da, 2016ko otsailaren 12an baino lehenago. Bigarren matrikulaldia irakasgai hauetarako baino ez da zabalduko:
- 1. Aurrebaldintza dituzten irakasgai edo mailetarako.
- 2. Plaza hutsak geratzen diren hautazko eta aukera askeko irakasgaietarako.
- 3. Enborreko eta nahitaezko irakasgaietarako, ikastegiko batzarrak hala onartu badu.
Eskaera egiteko epea
Ikusi ikasturteko data garrantzitsuen taula.
Eskaria posta elektronikoz bidali ahal da secretaria.ei-vi@ehu.eus helbidera, edo idazkaritzan aurkeztu, horretarako zehaztutako epean.