Formula Student 2023ren monoplaza berria aurkeztu da
Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Formula Student-eko ikasleen Bizkor EV02 monoplaza berriaren aurkezpena
First publication date: 07/07/2023
Uztailaren 6an Gasteizko Foruen Plazan Formula Student Vitoriaren monoplaza elektriko berria aurkeztu da, uda honetan Silverstone, Montmeló eta Castelo Blancon lehiatuko dena. Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolako ikasleen proiektua Eskolako kideen, Manoli Igartua EHUko Arabako Campuseko errektoreordearen, Saray Zarate Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako foru diputatuaren, Maider Etxebarria Gasteizko alkatearen eta Jon Urresti Vital Fundazioko presidentearen aurrean aurkeztu da. Unibertsitate ekimen hau babesten duen jende ugari bertaratu zen ekitaldira.