International Week 2024 Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan
First publication date: 07/03/2024
Datorren astean Production management, simulation of manufacturing plants ikastaroa egingo da Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolan.
Ikastaro hau Euklidesen Europako Sareko Ingeniaritza Eskoletan aldi berean egiten den Nazioarteko Astearen barruan kokatzen da. Aste honetan zehar, eskola hauek unibertsitateek eskainitako ikastaro ezberdinetan parte hartzen duten ikasleak trukatzen dituzte. Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskolak Italia, Suitza, Alemania eta Belgikako 27 ikasle eta 3 irakasle hartzen ditu.
Bestalde, gure eskolako 15 ikaslek Dortmund, Lovaina, Oporto, Bolzano eta Coimbrako Nazioarteko Asteetan parte hartuko dute, Erasmuseko BIP programari esker.