Gasteizko Ingeniaritzako Formula Student ikasleentzako sari berria
First publication date: 29/07/2024
Motorraren mundutik berri on gehiago!
Gasteizko Ingeniaritza Eskolako Formula Student Vitoriako (FSV) taldeak "Best Newcomer" saria lortu du, Formula Student United Kingdom lehiaketako errebelazio ibilgailu onenari. Duela gutxi egin da lehiaketa hori, Silverstoneko ibilbide ikonikoan, eta nazioarteko unibertsitateek bidalitako 63 bolidoren parte hartzea izan du.
Formula Student United Kingdom, urtero antolatzen du Institution of Mechanical Engineers (IMechE) erakundeak eta, mundu mailan, ingeniaritzako ikasleen txapelketa entzutetsuenetako bat da. Ekimen horretan, mundu osoko unibertsitateetako ikasleak biltzen dira Formula motako ibilgailuak diseinatzeko, eraikitzeko eta horiekin lehiatzeko. Ingeniaritzaren munduko etorkizuneko aurrerapenen gainean lan egitea da asmoa, horren proiektu anbiziotsua garatzeko behar diren antolaketa, diseinu eta fabrikazio prozesuak modu errealistan eta zuzenean tratatuta. Txapelketak 40 urtetik gorako ibilbidea du, eta proba eremu ezin hobea da etorkizuneko ingeniariek euren ezagutzak eta trebetasunak erakutsi ditzaten.
Zorionak taldeari Bizkor EVO3 taldearen lanagatik!