UPV/EHU Ekintzailetzako I. Kongresua
Date
28/10/2019, 00:00 - 00:00
Cycle
XXI. MENDEKO UNIBERTSITATE EKINTZAILEA, ERRONKAK ETA AUKERAK
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta BIC Gipuzkoak atsegin handiz aurkezten dizuegu UPV/EHU Ekintzailetzako I. Kongresua, “XXI. MENDEKO UNIBERTSITATE EKINTZAILEA, ERRONKAK ETA AUKERAK”. UPV/EHUn hedatutako ekintzailetzako eta berrikuntzako estrategietan lortutako emaitzen balioa nabarmentzea eta ekintzailetza zientifiko-teknologikoaren gako-eragileen arteko networkinga ahalbidetzea du helburu.
Honako gai-multzo hauek landuko dira: Tranferentzia Teknologikoa - nazioartean erreferente diren ereduak ezagutuko eta eztabaidatuko ditugu - eta Berrikuntza Irekia - hainbat enpresa garrantzitsuren esperientziak azalduko ditugu.
Bertaratuek aukera izango dute lehen eskutik ezagutzeko UPV/EHUn teknologiak merkaturatzen jardunean dauden ikerketa-talde nagusien eskaintza teknologikoa eta sortu diren Spin-Off teknologikoak. Jardunaldiak dirauen bitartean parte-hartzaileek Business matchmaking egiteko aukera izango dute.