Erasmus+ beka duten nazioarteko eta diziplina anitzeko irakasgaietan izena emateko epea zabalik
Date
From 25/02/2025 To 03/03/2025
Erasmus+ beka duten nazioarteko eta diziplina anitzeko irakasgaietan izena ematea
Izena emateko epea zabalik: 2025eko otsailaren 25etik martxoaren 3ra
Eman izena martxoaren 3a baino lehen!
2025eko uztaila eta abendua bitartean, UPV/EHUk Nazioarteko irakasgaietan (ingelesez irakatsitakoak) eta diziplina anitzeko irakasgai hibridoetan parte hartzeko aukera eskaintzen die ikasleei, lineako moduluak eta astebeteko egonaldi presentziala osatuak, ERASMUS+ BIP bekarekin eta ENLIGHT aliantzako unibertsitate batean.
Irakasgaien eskaintza eta parte hartzeko baldintzak eskuragarri daude Nazioarteko Harremanetarako Bulegoak argitaratu duen deialdian (izena emateak Erasmus+ beka jasotzea baitakar). Era berean, ikasgai horiek zure fakultatean aitortu ahal izango dituzu ikastaroa amaitzean.
DATORREN MARTXOAREN 3ª BAINO LEHEN eman dezakezu izena deialdian, eskatutako dokumentazioa ERREGISTRO BIDEZ sartuta.
Zalantzarik baduzu, idatzi hona: enlight@ehu.eus.
ANIMATU ESPERIENTZIA BAKAR HONETAN PARTE HARTZERA!