Asset Publisher

2025/26rako Mugikortasun deialdia ireki dela: Erasmus+, LA, BN 2024-25 Deialdia (gradua eta masterra)

Ikasle agurgarriak:

Jakinarazi nahi dizuegu 2025/26rako Mugikortasun-deialdia ireki dela: Erasmus+, LA, BN 2024-25 Deialdia (gradua eta masterra) - Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza - UPV/EHU

Mesedez, ondo irakurri deialdia eta ohar hauek kontuan izan:

  • Gure Web orrialdean informazio guztia aurkituko duzue eta behar diren esteka guztiak. Gure Web-ean, kanpo unibertsitate bakoitzaren alboan aurreko urteetan joan diren Ikasleen iritziak aurkituko dituzue (kasu batzuetan e-mailak datoz eta beraiekin kontaktatu dezakezue).
    KONTUZ! Bakarrik aukeratu ahalko dituzue GAUR-en eskaera egitean agertuko zaizkizuenak:
    < UPV/EHUko ikasleak eta langileak - Vitoria-Gasteizko Ingeniaritza Eskola - UPV/EHU > (gure Web-ean badaude baina GAUR-en ez ezin dira eskatu).
    .
  • Nazioarteko Errektoreordetzaren Web orrialdea. Deialdia, diru-laguntzak, hizkuntzak eta informazio asko aurkituko duzue:
    < Nazioarteko Harremanak - Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko Errektoreordetza - UPV/EHU >
     
  • Informazio bileretako aurkezpenak (PDF)
     
  • GOGORATU: Eskaera GAUR-en egin behar da, aukera izango duzue testu libre bat idazteko. Horretan xera jarri behar duzue: - Buddy izan zareten, - Irakasgaiak ingelesez egin dituzuen,- Ze  hizkuntza ziurtagiri dauzkazuen, - Titulazio bikoitza egingo duzuen.
     
  • Begiratu ondo aukeratuko duzuen unibertsitatean zuek egin nahi dituzuen irakasgaiak dauden eta zuek menperatzen duzuen hizkuntzan ematen diren.
     
  • Begiratu ondo hizkuntza eskakizunak, unibertsitate bakoitzaren Web orrialdean. BIDALI ZIURTAGIRIAK:
  1. Kupo orokorreko plazak dituzten destinoetarako: ziurtagiria bidali certiidiomas.internacional@ehu.eus helbidera
  2. Besteak guri (Esti eta Marian): esc-ingenieria.internacional@ehu.eus​​​​​​​
  3. Ez badakizue nora: aurreko bi helbideetara.
  • SICUE programa (Mugikortasuna Espainiako unibertsitateetara). KONTUZ! Erasmus+ edo AL/OD mugikortasun-deialdi honetan plaza bat lortzen duten ikasleek EZIN izango dutela SICUEren etorkizuneko deialdian parte hartu, nahiz eta plaza horri uko egin.