AURKEZPENA

Aurkezpena

Soziologia eta Gizarte Langintza saila Euskal Herriko Unibertsitateko unibertsitate-sail berezi bat da, zeina soziologia eta gizarte langintza ezagutza alorretako irakasle eta ikertzaileak osatzen duten. Sozilogia eta Gizarte Langintza sailak hiru atal ditu EHUko kanpus ezberdinetan. Atal hauen egoitzak Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean (Bizkaiako atala), Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean (Gipuzkoako atala) eta Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatean (Arabako kanpusa) kokatzen dira.

Saileko irakaslegoak honako fakultateetako gradu-ikasketetan aritzen da: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea, Ekonomia eta Enpresa Fakultatea, Hezkuntza Fakultatea, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultatea, Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, Farmazia Fakultatea, Letren Fakultatea, Zuzenbide Fakultatea eta Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea. Halaber, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Esperientzia Gelatakoan ematen ditu eskolak.

Gradu-ondoko ikasketei dagokienean, Master Ofizial eta Doktorego Programa propioa dauka sailak: Gizarte Ikerketa Ereduak eta Arloak Gizarte Zientzietan. Horrez gain, 4 master ofizialetan eta 6 berezko tituluetan parte hartzen du.