Ukrainako lagun maiteak: Zuengan pentsatzen dugu eta zuen alde gaude Munduko eskola museoak
Museo de la Educación de la UPV/EHU

First publication date: 10/03/2022
Ukrainako lagun maiteak: Zuengan pentsatzen dugu eta zuen alde gaude Munduko eskola museoak
UPV/EHUko Hezkuntzaren Museoak parte hartu du gaur, martxoak 10, goizeko 10etan egin den elkartasun-ekintzan, Europako hainbat herrialdetako eskola-museo ugarirekin batera, lelo honen pean:
Ukrainako lagun maiteak:
Zuengan pentsatzen dugu eta zuen alde gaude
Munduko eskola museoak
Une honetan UNESCOren sortze-testua ekarri nahi dugu gogora; 1945ean, gerrak gizakien buruan sortzen direnez, gizakien buruan eraiki behar dira bakearen gotorlekuak.
Hezkuntza eta kultura dira bizitzen ari garena bezalako hondamendiak saihesten lagun dezakeen bide bakarra.