Practicum: Araudia, uniformea, istripu-protokoloa, konfidentzialtasun-konpromisoa, izaera- sexualeko ziurtagiri negatiboa
Araudia
Uniformea
Arropa guztiak (barrukoak eta kanpokoak) zuria izan behar du: Kanpoko bata (kasaka), botoi kasaka, galtzak, galtzerdiak eta osasun- inguruarekin bat datozen oinetako zuriak. Bi uniforme eduki behar dira higiene- baldintzak bermatzeko. Uniformeak osasun- erakundean garbitzen badira, behar bezala etiketatuta egon behar dute, tenperatura altuetan garbitzeko. Nahitaezkoa da UPV/EHUko ikaslea dela adierazten duen identifikazio- txartela leku ikusgarrian eramatea.
Istripuetarako protokoloa
Konfidentzialtasun konpromisoa
Ikasleak, praktikak hasi aurretik, konfidentzialtasun konpromisoa sinatu behar du.
Izaera sexualeko delituen ziurtagiri negatiboa
Praktikak egin ahal izateko ezinbesteko baldintza da izaera sexualeko- delituen aurrekariak ez izatea. Aspektu hau ziurtatzeko, praktikak egingo dituen ikasleak aukera dauka, matrikula egitean, Fakultateari baimena emateko, honek Justizia Ministerioaren datu baseetan ikasleak aipatutako aurrekariak dituen kontsulta dezan. Ikasleak Fakultateari bere aurrekariak kontsultatzeko baimenik ematen ez badio bere kabuz ziurtatu beharko du delitu- sexualen aurrekaririk eza. Horretarako, esteka honetan aurkituko dituen jarraibideak segi beharko ditu.
Espainiar nazionalitaterik edo NANik ez duten ikasle atzerritarrek ere, estekan aurkituko dituen jarraibideak segituz, bere kabuz ziurtatu beharko du delitu- sexualen aurrekaririk eza.