Ospitale Zentruak
Practicum I (2. maila)
2024/11/11n eguneratua
Praktikak hasteko jarraibideak hasi baino astebete lehenago eguneratuko dira, eta ikaslearen posta elektroniko korporatibora bidaliko da abisua.
Praktikak hasteko jarraibideak hasi baino astebete lehenago eguneratuko dira, eta ikaslearen posta elektroniko korporatibora bidaliko da abisua.
OSPITALEA | HELBIDEA | AURKEZPEN-ORDUA ETA OHARRAK | TOKIA |
---|---|---|---|
Basurtuko Unibertsitateko Ospitalea | Montevideo Etorb., 18 48013 Bilbo |
Basurtuko Erizaintzako Irakaskuntzak emailez bidaliko dizkie argibideak ikasleei. | Esleitutako unitatea |
Bilboko Gurutze Gorria Ospitalea | Urkixo Zumark., 65 48013 Bilbo |
Inés Arrietak emailez bidaliko dizkie argibideak ikasleei. | |
Euskadiko Intermutuala Ospitalea | Fontecha y Salazar,6 48007 Bilbo |
Goiz 08:00 Arratsaldez 14:00 |
Hall (sarrera nagusia) |
Galdakao Ospitalea | Labeaga auzoa, z/g 48960 Galdakao |
8:00 | 1.go solairuko Erizaintzako zuzendaritzara joan eta Nuriataz galdetu. Aurretik bertan praktikak burutu badituzu, identifikazio-txartela eraman, besteok aldiz, karnetarako argazki bat eraman. Gainera, uniforme eta oinetako egokiak eraman beharko dituzu. |
Gorliz Ospitalea | Astondo Ibiltokia, 2 48630 Gorliz |
8:30 | Hall nagusia. Aurretik, karnetaren argazki bat bidali beharko duzue helbide honetara: secretariahospitalizacion.hgorliz@osakidetza.eus |
Gurutzetako Unibertsitateko Ospitalea | Gurutzeta Plaza, z/g 48903 Barakaldo |
8:00 | Harrera Oteiza aretoan izango da (irakaskuntzako eraikineko 1. sotoan) azaroaren 25ean, astelehena. Gure ESIan praktikarik inoiz egin ez dutenek aurreko astean joan beharko dute ikasleen identifikazio-txartela egitera administrazio-eraikineko 5. solairura (08:00etatik 14:30era); NANa ekarri beharko dute. Gure ESIan praktikak egin dituztenei aurkezpen-egunean emango zaie txartela. Uniformeak eta oinetakoak ekarri beharko dituzte aurkezpen-egunean. Lehenengo egunean, denak goizez etorriko dira, eta hurrengo egunetik aurrera, bakoitza adierazitako txandan hasiko da lanean (goizez edo arratsaldez). |
San Eloy Ospitalea | Antonio Miranda Etorb., 5 48902 Barakaldo |
8:30 | Sotora (-1) joan beharko dute, 727. bulegora. |
Santa Marina Ospitalea | Santa Marina errep., 41 48004 Bilbo |
Inés Arrietak emailez bidaliko dizkie argibideak ikasleei. | |
San Juan de Dios Ospitalea | Murrieta Etorb., 70 48980 Santurtzi |
9:00 | Ate nagusian. |
Urdulizko Alfredo Espinosa Ospitalea | Goieta Kalea, 32 48610 Urduliz |
9:30 | Ospitaleko hallean. Virginia Villaverde etorriko da zuengana. |