B. Eskaria prestatu
24. Hau dator GAURen: “PLAZAK PARTEKATZEN DITU”, zer esan nahi du horrek?
Zutabe horrek adierazten du ea plazak gure fakultatearentzat bakarrik diren edo UPV/EHUko beste ikastegi batzuentzat ere badiren. Adierazten badu “Plazak partekatzen ditu: bai”; horrek esan nahi du plaza horiek ikastegi batzuentzat direla. Kasu horietan, ikasleak unibertsitateko Nazioarteko Harremanetako Bulegoak hautatzen ditu, ez ikastegiak.
25. LUPA bat dator GAURen, zer esan nahi du?
Lerro bakoitzaren amaieran dagoen “lupa” sakatu behar da norakoaren informazio osoa lortzeko. Hor ikus dezakegu titulazioren bati itxita dagoen, eta azaltzen du zein den lauhilekoen banaketa, hizkuntzak, etab.
26. GAURen 10 lauhileko baino gehiago datoz unibertsitate batean, zer esan nahi du?
Sakatzen baduzu “lupa”, informazio gehigarria agertuko da (adibidez, ikasturte osoko plazak egon daitezke, eta beste batzuk lauhileko bakarrekoak …).
27. GAURen “2 plaza, 4 lauhilabetealdi” agertzen da. Zer esan nahi du?
Latinoamerikako plazak lauhilekoka datoz, eta eska daiteke plaza bat (lauhileko batez joateko) edo bi plaza (urte osorako joateko). Lauhilekoak eskaintzen dira (adibidez, “2 plaza, 4 lauhileko”= lauhilekoko lau plaza, edo urteko bi plaza, edo urteko plaza bat eta lauhilekoko bi plaza).
28. Ez datoz bat GAURen jartzen duen denbora eta ikastetxearen webguneko plazen dokumentuan adierazten diren hilabeteak.
GAUR programak lauhilekoak jartzeko aukera baino ez duela ematen kontuan izan behar da, baina kasu batzuetan 2 edo 3 hilabete bakarrik eskaintzen dira. Kasu horietan, kontuan izan ikastetxeko dokumentuak informazioa osatuago ematen duela.
29. GAURen eskaera betetzean, nola adierazten ditut lauhilekoak?, UPV/EHUko lauhilekoa edo helmuga unibertsitatekoa?
Latinoamerikan lauhilekoak ez doaz gure Unibertsitatean bezala, alderantziz doaz (gure lehen lauhilekoa beraien bigarren lauhilekoa da). Zure eskaera GAURen betetzerakoan, joan nahi duzun UPV/EHUko lauhilekoa jarri behar duzu.
30. Zer egin behar da lehenengo esleipenaren ondoren?
Lehenengo esleipena egin ondoren, ONARTU edo UKO EGIN behar zaio plazari GAURen.
(Oharra: epearen barruan bazaude eta ez bazaizu agertzen ONARTU edo UKO egiteko botoia, nabigatzailez edo gailuz aldatu –Mozzilla gomendatua–)
Honakoa izan daiteke egoera:
- PLAZA ESLEITUTA:
- Onartu: norakoa onartzen baduzu, itxarote zerrendan geratuko zara esleitutako aukeraren gainetik markatutako gainerako unibertsitateetan, eta, gero, 2. esleipenean erabakiko duzu zein nahi duzun, baldin eta zure lehen aukeretako bat libre geratzen bada.
- Uko egin: egokitu zaizun norakoari uko egiten badiozu, itxarote zerrendan jarraituko duzu esleitutakoa baino goragoko gainerako aukeretan, baina 2. esleipenean ezer ez badagokizu, lehen aukerako plaza galdu duzu eta beste aukera bat izango dutenen fasean ez zara sartuko.
- Ezer egiten ez baduzu (plaza ez onartu edo plazari uko egiten ez badiozu): ulertuko da OMISIOGATIKO UKO EGITEA egin duzula, eta prozesutik kanpo geratuko zara. Gainera, zigortu egingo zaituzte eta ezin izango duzu mugikortasunik eskatu hurrengo ikasturtean.
- PLAZARIK ESLEITU GABE: eskatutako norakoetatik bat ere esleitu ez bazaizu, esleipenaren bigarren fasean sartuko zara. Ez duzu ezer egin behar horretarako, eta libre geratzen diren ikastegiko plazak edo jendeak baztertutako plazak esleituko dira.
31. Eta bigarren esleipenaren ondoren?
Zure esleipenean aldaketaren bat izan bada bakarrik, ONARTU edo UKO EGIN behar zaio plazari GAURen.
Honakoa izan daiteke egoera:
- PLAZA ESLEITUTA ETA ONARTUTA LEHENENGO FASEAN, ETA ALDAKETARIK GABE BIGARRENEAN: ez da ezer egin behar.
- PLAZA ESLEITUTA ETA ONARTUTA LEHENENGO FASEAN, BAINA HOBEKUNTZA BAT ESLEITUTA BIGARREN FASE HONETAN: ONARTU edo UKO EGIN behar zaio GAURen esleitutako plaza berri honi:
- Onartu: bigarren norako hori onartzen baduzu, horixe izango da zuren BEHIN BETIKO norakoa.
- Uko egin: bigarren esleipen horri uko eginez gero, lehenengo fasean esleitutako eta zuk onartutako norakoa mantenduko zaizu.
- Ezer egiten ez baduzu (bigarren fase honetan esleitu zaizun plaza ez onartu edo plazari uko egiten ez badiozu): ulertuko da OMISIOGATIKO UKO EGITEA egin duzula, eta prozesutik kanpo geratuko zara. Gainera, zigortu egingo zaituzte eta ezin izango duzu mugikortasunik eskatu hurrengo ikasturtean.
- PLAZARIK ESLEITU GABE EZ LEHENGO FASEAN EZ BIGARRENEAN: eskatutako norakoetatik bat ere esleitu ez bazaizu, eta “beste aukera batzuk” laukitxoa markatuta baduzu, beste aukera bat izango dutenen fasean sartuko zara. Ez duzu ezer egin behar horretarako, eta ikastegiko libre gelditutako plazak eskainiko zaizkizu.
32. Zeinek du beste aukerarik?
Beste aukera bat izango dute 1. eta 2. esleipenetan ezer esleitu ez zaien ikasleek, ´interesado en otras opciones´ botoia hautatuta mantendu dutenek.
33. Zer da penalizazioen kontu hori?
Penalizazioak esan nahi du hurrengo ikasturtean ezin izango duzula mugikortasunik eskatu.
Hori bi kasu hauetan bakarrik gertatuko da:
- Baldin eta eskaintzen zaizkizun plazak onartu edo uko egiten badiezu (aurreko bi ataletan adierazi bezala, OMISIOAGATIKO UKO EGITEA litzateke).
- Baldin eta plaza bat onartu eta gero ez joatea erabakitzen duzu justifikatutako arrazoirik gabe.