Mugikortasunari buruzko informazio saioak - Eskaerak egin aurreko saioak

MUGIkortasunari buruzko INFOrmazio saioak (Bizkaia). 2024-2025 ikasturtea

Erizaintzako Gradua (Leioa), Fisioterapiako Gradua, Medikuntzako Gradua eta Odontologiako Gradua

Eskaerak egin aurreko saioak

Zure formakuntzaren parteren beste unibertsitate batean egin nahi al duzu?

Joan zaitez informazio saioetara, aurrebaldintzak eta aukerak ezagutzeko.

2. mailatik aurrera bidaiatu ahal izango duzu!

Bakoitza bere graduko bilerara joatea gomendatzen dugu, espezifikoak izango direlako, baina zure graduko bilerara joaterik ez baduzu, beste batera joan zaitezke.

Hitzaldia baino lehen Mugikortasun weborria begiratzea gomendatzen dizugu.

Data Ordua Gradua Tokia
Urriaren 23an, asteazkena 15:00 Odontologia P7 Gela
Urriaren 23an, asteazkena 17:00 Erizaintza eta Medikuntza  (Leioa 2º y 3º) Gradu Aretoa
Urriaren 22an, asteartea 11:00 Fisioterapia Batzar Aretoa
Urriaren 2ean, astelehena 15:30 Gurutzetako Irakasgunea 2.2 Gela
Urriaren 22an, asteartea 15:30 Basurtu eta Galdakaoko Irakasgunea 5M1A  Gela (Ingenieritza Eskola)
Data berria: Urriaren 28an, astelehena 15:30 Donostiako irakasgunea 04 Gela
Urriaren 29an, astertea 15:30 Gazteizko irakasgunea 0.8 Gela

Animatu! Esperientzia ahaztezina izango da!

Eta ingelesaren maila ziurtatu nahi baduzu gogoratu: APTIS (British Council) eta Cambridge (FCE, CAE eta IELTS) azterketak egiteko izena emateko epea zabalik dago, - urriko First, Advance, IELTS eta urriko eta azaroak 6ko APTIS deialdietako emaitzak garaiz jasoko dira mugikortasuna eskatzeko-.