Matrikula 2024-2025
Medikuntzako Gradua
Oharra: 1. maila
Lehenengo mailako matrikula AURREZ AURRE aurkeztu behar da, ikasleari egokitu zaion gradua irakasten duen ikastegian
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Ingelesezko irakasgaien matrikula egitea erabakitzen duten ikasleak 1. mailan ingelesez eskaintzen diren irakasgai guztietan matrikulatu beharko dira.
Ingelesezko irakasgaiak hartzen dituzten gaztelaniazko ikasleak 02 taldean egongo dira, eta euskarazkoak 31 taldean. Matrikula berrikustean akatsen bat ikusten bada automatikoki zuzenduko da, eta ikasleak sartuko dira esandakoaren arabera dagokien taldean.
Ingelesezko irakasgaien matrikula egin eta gero ezin da atzera egin: ezingo da matrikula aldatu, horrek eragina duelako matrikula beranduago egingo duten ikasleek izango dituzten aukeretan.
Ingelesez ematen diren irakasgaiak
Lehen lauhilekoa | GAZTELANIA | EUSKARA |
---|---|---|
Zelulen Biologia | 25 plaza | 25 plaza |
Bigarren lauhilekoa | GAZTELANIA | EUSKARA |
Fisiologia | 25 plaza | 25 plaza |
Biokimika Medikoa | 25 plaza | 25 plaza |