Matrikula - Medikuntzako Gradua - 2. maila

Matrikula 2024-2025

Medikuntzako Gradua

Oharra: 2. maila

Hautazko kredituen onarpena eskatu behar bada, EZ da kreditu horien matrikularik egin beharko, salbu eta GAUR plataformak berariaz eskatzen badu matrikula amaitu ahal izateko.
Hautazko batean izena eman eta ez baduzu egiten, espedientean "ez aurkeztua" agertuko da eta horrek eragin negatiboa izango du matrikulazio hurrenkeraren polinomian.

Ingelesezko irakasgaien matrikula egitea erabakitzen duten ikasleak 2. mailan ingelesez eskaintzen diren irakasgai guztietan matrikulatu beharko dira.

Ingelesezko irakasgaiak hartzen dituzten gaztelaniazko ikasleak 02 taldean egongo dira, eta euskarazkoak 31 taldean. Matrikula berrikustean akatsen bat ikusten bada automatikoki zuzenduko da, eta ikasleak sartuko dira esandakoaren arabera dagokien taldean.

Ingelesezko irakasgaien matrikula egin eta gero ezin da atzera egin: ezingo da matrikula aldatu, horrek eragina duelako matrikula beranduago egingo duten ikasleek izango dituzten aukeretan.

Euskararen Arauak eta Erabilerak. Euskara hutsez ematen den irakasgai honetan, ikasleak euskaraz nahiz gaztelaniaz matrikula daitezke.

Irakasgaiak (1) 2. maila Ikasleen gehieneko kupoak
  Lauhilekoa Kreditoak Med 30 (gaztelera) Med 31 (euskara)
Euskararen Arauak eta Erabilerak 1 6 25 40
Enbriologia Medikoa 1 6 75 50
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Medikuntza eta Fisiologia 2 6 45 45
Genetika Medikoa 2 6 25 25
Eskaintza guztira     170 160

Ingelesez ematen diren irakasgaiak

Lehen lauhilekoa GAZTELANIA EUSKARA
Oinarrizko Histologia Medikoa 15 plaza 10 plaza
Bigarren lauhilekoa GAZTELANIA EUSKARA
Mikrobiologia eta Immunologia Medikoak 15 plaza 10 plaza