Matrikula 2024-2025
Fisioterapiako Gradua
Oharra: 4. maila
Hautazko kredituen onarpena eskatzekotan, EZ da kreditu horien matrikularik egin beharko, salbu eta GAUR plataformak berariaz eskatzen badu matrikula amaitu ahal izateko.
Hautazko batean izena eman eta ez baduzu egiten, espedientean "ez aurkeztua" agertuko da eta horrek eragin negatiboa izango du matrikulazio hurrenkeraren polinomian.
Irakasgaiak (1 + 1 +1) | 4. maila | Ikasleen gehieneko kupoak | ||
---|---|---|---|---|
Lauhilekoa | Kreditoak | Med 30 (gaztelera) | Med 31 (euskara) | |
Fisioterapia geriatrikoa | 1 | 6 | 25 c+e | - |
Eliteko kirola eta fisioterapia | 1 | 6 | 15 | 40 |
Eskaintza guztira | 15 c + 25 c+e | 40 | ||
Suspertze geriatrikoa | 2 | 6 | 25 | 50 |
Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa | 2 | 6 | - | 10 c+e |
Eskaintza guztira | 25 c | 50 e + 10 c+e |
2024/2025 ikasturteko ordutegiak WebUntis‑en bidez ikus daitezke.
Hautazko irakasgai guztietan plaza kopurua mugatua da; hortaz, plaza horiek betetzen direnean irakasgaia itxi egiten da.
Gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen diren hautazko irakasgaien kasuan ikasleak matrikulatu behar dira beren ibilbide akademikoari dagokion hizkuntzan, plaza guztiak bete arte. Irakasgaiak hauek dira:
- Eliteko Kirola eta Fisioterapia
- Suspertze Geriatrikoa
Hizkuntza bakar batean eskaintzen diren hautazko irakasgaien kasuan (dela gaztelaniaz, dela euskaraz) ikasleak edozeinetan matrikulatu ahal izango dira, beren ibilbide akademikoa gorabehera, plaza guztiak bete arte. Irakasgaiak hauek dira:
- Fisioterapia Geriatrikoa
- Komunikazioa Euskaraz: Osasun Arloa