Matrikula 2024-2025
Fisioterapiako Gradua
Oharra: 3. maila
Irakasgaiak (1 + 1 +1) | 3. maila | Ikasleen gehieneko kupoak | ||
---|---|---|---|---|
Lauhilekoa | Kreditoak | Med 30 (gaztelera) | Med 31 (euskara) | |
Euskararen Arauak eta Erabilerak | 1 | 6 | - | 10 c+e |
Zahartzearen oinarri fisiologikoak | 1 | 6 | 25 c+e | - |
Kirolaren oinarri medikoak eta fisiologikoak | 1 | 6 | 12 | 25 |
Eskaintza guztira | 12 c + 25 c+e | 25 e + 10 c+e | ||
Fisioterapia eta laneko arriskuen prebentzioa | 2 | 6 | 25 c+e | - |
Jarduera fisikoaren eta kirolaren fisioterapia | 2 | 6 | 12 | 25 |
Eskaintza guztira | 12 c + 25 c+e | 25 | ||
Ergonomia | 2 | 6 | 25 | 50 |
Eskaintza guztira | 25 | 50 |
2024/2025 ikasturteko ordutegiak WebUntis‑en bidez ikus daitezke.
Hautazko irakasgai guztietan plaza kopurua mugatua da; hortaz, plaza horiek betetzen direnean irakasgaia itxi egiten da.
Gaztelaniaz eta euskaraz eskaintzen diren hautazko irakasgaien kasuan ikasleak matrikulatu behar dira beren ibilbide akademikoari dagokion hizkuntzan, plaza guztiak bete arte. Irakasgaiak hauek dira:
- Kirolaren Oinarri Medikoak eta Fisiologikoak
- Ergonomia
- Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fisioterapia
Hizkuntza bakar batean eskaintzen diren hautazko irakasgaien kasuan (dela gaztelaniaz, dela euskaraz) ikasleak edozeinetan matrikulatu ahal izango dira, beren ibilbide akademikoa gorabehera, plaza guztiak bete arte. Irakasgaiak hauek dira:
- Zahartzearen Oinarri Fisiologikoak
- Euskararen Arauak eta Erabilerak
- Fisioterapia eta Laneko Arriskuen Prebentzioa
Hautazko 18 ECTS egin behar dira 3. mailan (hautazko hiru irakasgairi dagozkienak):
- Irakasgai hauetako baten matrikula lehenengo lauhilekoan: Kirolaren Oinarri Medikoak eta Fisiologikoak / Zahartzearen Oinarri Fisiologikoak / Euskararen Arauak eta Erabilerak.
- Bi irakasgairen matrikula bigarren lauhilekoan: Ergonomia, eta hauetako bat: Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Fisioterapia / Fisioterapia eta Laneko Arriskuen Prebentzioa.
Matrikula eginda, ez badira betetzen aipatutako baldintzak, matrikula baliogabekotzat hartuko da.