Martxoaren 8ko II. Argazki Lehiaketa Unibertsitate-eremuan
Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Berdintasun Batzordeak (FME-MEF Berdintasun Batzordea) "Martxoaren 8ko II. Argazki Lehiaketa" antolatu du, martxoaren 8a unibertsitate-eremuan ikusarazteko eta bultzatzeko.
Lehiaketa amaitu da eta 3 argazki daude Ikasleen kategorian eta 2 argazki irakasle eta ikertzaileen kategorian.
Lanen balorazioa eta epaimahaia
Argazkien balorazioa bi modutara egingo da: Emaitzaren % 50 ikusleen bozketen araberakoa izango da eta beste % 50a epaimahaiaren erabakietan oinarrituko da. MEFko pertsona guztiek bozkatu ahal izango dituzte argazkiak.
Batzordeko kideek osatutako epaimahaiak honako alderdi hauek puntuatuko ditu:
- Irudiaren inpaktu bisuala
- Izenburua
- Irudia azaltzen duen testua
Aukeratu ordena 1, 2 edo 3 sarituak izateko Ikasleen kategorian eta 1 edo 2 sarituak izateko IIP kategorian.
Epea
Irudiak bozkatzeko azken eguna 2024ko maiatzaren 17a izango da.
Argazki lehiaketaren irabazleentzako sariak
- Ikasleentzat, hiru sari banatuko dira:
- Lehen saria: 60 €EHUDENDAn trukatzeko
- Bigarren saria: 50 €EHUDENDAn trukatzeko
- Hirugarren saria: 40 €EHUDENDAn trukatzeko
- IIP kolektiboko lehiaketan parte hartu duten pertsonentzat bi sari egongo dira kategoria bakoitzerako: opari korporatibo bat.