Ikerketa-inkesten banaketa Fakultatean
Osasun-ikerketan inkestak gero eta gehiago erabiltzen diren tresneriak dira. Horietan parte hartzeak duen garrantzia onartuz, Fakultatetik zabaltzen lagundu nahi ditugu, kontuan izanda ikasleen eta langileen posta ez dela saturatu behar.
Horretarako, inkestak honela zabalduko dira:
- Bete beharreko baldintzak:
- Eskatzailea Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko edo UPV/EHUko kidea izatea.
- Ikerketa-inkestak etika-batzordearen aldeko txostena jaso izana.
- Banaketa-kanala: Zentroko ikerketa-inkesta guztiak BANAKETA-ZERRENDETATIK bakarrik bidaliko dira.
- Eskabide guztiak formularioaren bidez bideratu beharko dira.