Espediente lekualdatzeak 2024-2025

Espediente lekualdatzeak 2024-2025

Eskariak fakultatearen webgunean atondutako aplikazioan egin behar dira, EZ BESTELA, 2024ko ekainaren 14tik uztailaren 1era arte:

Eskatutako dokumentazioa (1. artikulua) eskabide elektronikoari erantsiko zaio:

  • EZ da osatu gabeko edo epez kanpo aurkeztutako eskaririk onartuko.
  • Eskainitako plazetarako eskariak besterik ez da onartuko.
  • UPV/EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen lekualdaketarako arautegi espezifikoaren 2 artikuluan jasotako baldintzak betetzen dituzten eskariak besterik ez da onartuko.
  • NAT eta NP kalkulatzeko, eskaera egiteko epean gainditutako irakasgaiak baino ez dira onartuko. Epe horretan espedientean ez bada jasotzen gainditutako irakasgairen baten kalifikazioa, behin-behineko justifikazio-dokumentu bat aurkeztuko da, eta behin betiko espedientea, lehen aipatutako bideetako edozein erabiliz, aurkeztutako dokumentazioan akatsak zuzentzeko ezarritako epean entregatuko da.
  • Dokumentazioan akatsak zuzentzeko epea: 2024ko uztailaren 2tik 11ra.
Ohar garrantzitsua: 
Beste unibertsitate batean AITORTUTAKO irakasgaiak baliozkotzea eskatzen denean, aitortutako irakasgaiari dagokion titulazioko ikasketa-planaren urtea , kalifikazioa, ECTS kreditu  edo ordu kopurua, titulazioa eta jatorrizko unibertsitatea, eta irakasgaiaren programa xehatua.

Harremanetarako helbidea: tecnica.fme@ehu.eus