Fisioterapiako ikasleentzako praktika-gela (OM3) erabiltzeko araudia
Espazio hau gure Fakultateak laga du Fisioterapia Graduko ikasleek praktikatu ahal izan dezazuen. Horretarako, ohatila eramangarriak ere erosi dira. Hau guztia gozatzen jarraitu ahal izatea funtzionamendu onaren eta erabiltzen duzuen arretaren araberakoa da. Beraz, mesedez eskatzen dizuegu jarraibide hauek bete ditzazuela:
- Erreserba: gela erreserbatu behar da, ERRESERBA zerrenda honetan izena emanda.
- Txartel elektroniko pertsonalaren bidez sartzea: zuen segurtasunagatik eta espazioa ondo zaintzeko, garrantzitsua da sartzen diren pertsonen erregistroa izatea. Gelara sartzen diren pertsona guztiek txartelarekin atea ireki beharko dute erregistroa behar bezala egin dadin.
- Gehienezko edukiera: 8 pertsona.
- Gehienezko denbora: 90 min. Espazioa erabiltzerakoan beste ikaslerik ez badago, egonaldia luzatu ahal izango da erreserba berriro eginez.
- Higienea: espazio partekatua denez, hainbat pertsonak ohatilekin harreman zuzena dutenez eta manipulazioak egiten direnez, ezinbestekoa da higiene ona izatea, bai oro har, bai eskuekin (ezinbestekoa da urarekin eta xaboiarekin garbitzea, bai praktikatu aurretik, bai ondoren).
- Ohatilak:
- Ohatilak delikatuak dira, bereziki burukoak, tenkagailuak eta hanka teleskopikoak. Emeki maneatu, ez da indar handirik erabili behar.
- Ohatilak Fakultateak emandako izararekin estalita eta babestuta egon behar dira beti.
- Erabat debekatuta dago ohatilaren gainean oinetakoak jartzea.
- Ohatilek ordena hertsian egon behar dute.
- Praktika amaitzean, gela ordenatuta geratu behar da.
- Zarata: ondoko espazioetan pertsonak daude lanean, beraz, ahots-tonu baxu bat mantentzea eskatzen da.
- Gorabeherak: uneren batean akatsen bat badago; argia, ohatilak, atea, txorrota edo urik, xaboirik edo paperik ez badago, lehenengo solairuko beilei jakinarazi beharko zaie (idazkaritza nagusiaren ondoan). Edozein akats, anomalia eta gorabehera jaso beharko da, bai eta zer ordutan eta egunetan gertatu den ere.
-
Baimenak ikasturte bakoitzeko uztailaren 15ean amaituko dira.