Familia eta Komunitateko Medikuntzako Gela
Helburuak / Lan ildoak
Hitzarmenean bertan ezartzen denez, honako hauek dira Gelaren ildo estrategikoak:
“UPV/EHUko medikuntza graduko ikasketetan familia eta komunitateko medikuntza sendotzea lehen mailako arretaren Prestakuntza-eremu gisa, jakitun izanik ikasketa plana aldatzea zaila dela eta tituludunaren irteera-profilera egokitu beharra dagoela. Horretarako:
1) Medikuntzako graduaren egungo ikasketa plana berrikusi eta aztertuko da, eduki eta jarduera batzuk sartze aldera irakastorduetan, lehen mailako arretaren arloko familia eta komunitateko medikuntzako berariazko gaitasunetako prestakuntza hobetzeko.
2) Familia eta komunitateko medikuntzako titulazioa duten irakasleen beharra norainokoa den aztertuko da, ikasketa planean proposatutako aldaketei egokitutako prestakuntza eman ahal izan dadin.
b) Gradu-ikasketetan jarduera osagarriak egin daitezen sustatzea, familia eta komunitateko medikuntzarekin lotuta, lehen mailako arretaren eremuan.
c) Familia eta komunitateko medikuntzako espezialistek eta espezialitateko egoiliarrek doktorego tesiak egin ditzaten sustatzea, eta haien garapena laguntzen bidez erraztea (bekak, etab.).
d) Prestakuntza-egonaldiak egin ditzaten sustatzea.
e) Topaketak, bilerak, biltzarrak, jardunaldiak eta abarrak egin daitezen sustatzea, familia eta komunitateko medikuntza garatu dadin lortzea helburu hartuta.
f) Ikasle, egoiliar, profesional, komunitate, elkarte zientifiko eta abarrentzat familia eta komunitateko medikuntzarekin lotutako prestakuntza jarduerak egin daitezen sustatzea.
g) UPV/EHUren eta familia eta komunitateko medikuntzaren alorreko espezialisten arteko elkarlana sustatzea prestakuntza jardueretan (ikastaroak, tailerrak, irakaskuntza programak eta abar).”
Jarduerei dagokienez, orain arte, lanbide-orientazioko jardunaldiak egin dira Fakultateko irakasguneetako Medikuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleentzako, familia-medikuek "TED Talks" gisako hitzaldiak egin dituzte ikasleei zuzenduta, material didaktikoasortzeko ikastaroak eta simulazioko kasuen eta kasu klinikoen hezkuntza-programak landu dituzte. Bestalde, Leioako Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean simulazio klinikoko zentro bat garatzen lagundu da.