Practicum. Erizaintzako Gradua (Leioa)

PRACTICUM-OHARRAK

Matrikularako informazio garrantzitsua

LEHENENGO, BIGARREN ETA HIRUGARREN MAILAK: Txandak "goizez (08:00-15:00)", "arratsaldez (15:00-22:00)" edo "txandakakoa" salbuespenik balego, hala adieraziko da matrikulan dagoen praktiken eskaintzan. Txandakako txandan goizez eta arratsaldez sartzen dira. 
HIRUGARREN MAILA: Irailaren 6an (goizez), ostirala, kurtsoaren aurkezpena egingo da, deialdia uztailean zehar bidaliko da. Ezinbestekoa izango da bertaratzea irailaren 19an praktikak hasi ahal izateko. 
LAUGARREN MAILA: Txandak "goizez (08:00-15:00)", "arratsaldez (15:00-22:00)" edo "txandakakoa" salbuespenik balego, hala adieraziko da matrikulan dagoen praktiken eskaintzan. “Txandaka” aukeratzean, goizak, arratsaldeak eta gauak sartzen dira (hiru gehienez zikloan zehar). 
Irailaren 9an (goizez), astelehena, kurtsoaren aurkezpena egingo da. Ezinbestekoa izango da bertaratzea irailaren 10ean praktikak hasi ahal izateko. Uztailean zehar informazio zehatza bidaliko zaizue. 
IKASLE GUZTIAK: Plazen esleipena eta, bereziki, txanda aldatu ahal izango dira praktika-zentroen ezinbesteko arrazoiengatik, hala nola egoera epidemiologikotik eratorritako zentroetako protokoloen aldaketak. 
Euskal Herriko Unibertsitateko Ikasleen Kanpoko Praktika akademikoen Araudi erregulatzailean jasotzen den bezala (Gobernu Kontseiluak onartu zuen, 2019ko uztailaren 12an), ikasleek ez dute inolako kontratu-harremanik izango praktikak egingo diren enpresa, erakunde edo entitate publiko edo pribatuarekin edo unibertsitatearekin berarekin. 
Osasun-zentroetako praktiken kasuan (Practicum II, III eta V), ezin izango da plazarik eskatu ikaslea erabiltzaile den zentroan. 
Ikasleek talde berean (A edo B) aukeratu behar dituzte ikastaroko Practicum guztiak, datak gainez ez daitezen. 
Practicum-a egingo duten ikasleek, matrikula egiteko unean, Justiziaren Ministerioaren data baseetan kontsultatzeko Fakultateari baimena emateko aukera izango du sexu deliturik ez izana egiaztatzeko. Baimenik ez ematekotan, edo  Espainiar nazionalitatea ez izateagatik NANik ez dutenek, bere kabuz lortu beharko dute agiria. Ikasleak dokumentua aurkeztu beharko du Practicum-eko idazkaritzan (practicum.fme@ehu.eus) irailaren 8a baino lehen. Agiria ez bada entregatzen praktikak ez dira hasiko. 
Practicumaren lehen eguneko ordutegiak irailaren 4eko astean eguneratuko dira webgunean (eguneratuta daudenean mezu elektroniko bat bidaliko dizuegu korreo korporatibora, @ikasle.ehu.eus, aurkezpen-eguneko datuekin). 
Ikasleak ezin dira kontaktuan jarri praktika zentroekin praktikak hasi arte, zalantzak ebazteko web orrian dagoen formularioa erabili behar da

UPV/EHUko posta korporatiboa

ADI: Fakultateko mezu guztiak unibertsitateko postara iritsiko zaizkizue; beraz, oso garrantzitsua da behar bezala funtzionatzea eta postontzia beteta ez izatea. 
Posta elektronikoari buruzko informazioa