Buddy programa
Zertan datza Buddy programa?
Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko, Donostia Atalera datozen ikasle bisitariei laguntzean datza. Gure gizartean nahiz arlo akademikoan atzerriko ikasleari integratzen laguntzean datza hain zuzen.
Zer lortu dezaket Buddy izanda?
3 ECTS eta mugikortasun programetan, plaza esleitzerako orduan, Buddy izan ez diren ikasleekiko lehentasuna. Horrez gain atzerriko hizkuntza bat hitz egiteko eta beste kultura batzuetako pertsonak ezagutzeko aukera paregabea izango duzu.Kredituen lorpena ondorengo ekintzak burutuz lortu ahal izango duzu. Egindako ekintza bakoitzagatik dagokion ordu kopurua batuko da.
30 ordu egin behar izango dituzu gutxienez ECTS 1 lortu ahal izateko.
EKINTZAK | ECTS |
---|---|
Ikasle bisitariarekin harremanetan jartzea, bidaia baino lehen. | 5 ordu |
Ikasle bisitaria iristen den egunean, autobusa edo tren geltokian berarekin elkartzea, hiriari buruzko lehen informazioak emateko. | 5 ordu |
Harrera Bulegora/Help Centrerrera bisita ostatua, hizkuntza ikastaroak eta beste informazio batzuk jasotzeko. | 5 ordu |
Sakelako telefono edo komunikazioari buruzko informazioa jasotzeko eta kontratua/SIM card/Internet konekzioa kontratatzeko laguntza ematea. |
5 ordu |
Alokairuan dauden logelak, pisuak edo eta erresidentziak bisitatzera joateko laguntza ematea. | 15 ordu |
Campuseko bisita gidatuetan ikasle bisitaria laguntzea. | 5 ordu |
Ataleko ikasgaiak, kronograma, egutegia, kronograma, liburutegiaren funtzionamendua, web orria, Practicuma, GAUR… ikasle bisitariari azaltzea. | 5 ordu |
Ikasle bisitariekin ekintza kultaraletara joatea: kontzertuak, antzerkia, jaialdiak, hitzaldiak… | 30 ordu |
Ekitaldiak antolatzea, bai bisitatzaileentzat bai hemengo ikasleentzat (txangoa, afaria, irteera...) | 10 ordu |
Buddy esperientziari buruzko azken txostena eta gogobetetze inkesta entregatzea | 5 ordu |
Nola neurtuko da ekintzak bete direla?
Egonaldiaren amaieran ikasle bisitariari inkesta bat pasako zaio zein ekintza egin diren jakiteko. Beraz, ikasle bisitariaren erantzunen arabera esleituko dira kredituak.
Nola aukeratuko dira Buddy izengaiak?
Ikasle bisitarien eskaeren arabera. Horrez gain, kontutan hartuko da, ageri den ordenan:
- Ikasle bisitariaren ama hizkuntza jakitea.
- Mugikortasun programa batetan parte hartzeko asmoa izatea.
- Espediente akademikoaren eta gainditutako kreditu kopuruaren batezbestekoa.
Ikasle bisitarien Buddy eskaerek izena eman duten Buddyen kopura gainditzen badute, Buddy bakoitzari ikasle bisitari bat baino gehiago esleitu ahal izango zaizkio.
Nola eman dezaket izena?
Ondorengo loturan aurkituko duzun datu-orria beteta. Izena emateko epea zabalik izango da 2023ko abenduaren 15etik 20ra (biak barne).