Breadcrumb

Asset Publisher

Western Norway University of Applied Sciences (Hogskulen Vestlandet – Norvegia) Unibertsitateko bisita

Urriaren 24an, Lene Strøm irakasleak, Nazioarteko Koordinatzaile Akademikoa eta Unibertsitateko Osasun eta Zaintza Zientzien saileko irakaslea, Western Norway University of Applied Sciences (Hogskulen pả Vestlandet - Noruega) gure Fakultateak trukerako hitzarmena duen unibertsitatean, Bizkaia bisitatu eta Elena Sevillano Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Mugikortasuneko dekanordearekin batera, Basurtuko Ospitalean erizaintzaren arloan egiten den irakaskuntza-lana zuzenean ezagutu zuen. Han, hezkuntza-buruak eta gure ikasleen tutoretza-lanak egiten dituzten beste erizain batzuek, instalazioak erakutsi zizkioten eta ikasleekin egiten diren irakaskuntza eta kontrol-prozeduren berri eman zioten. Bere lana gertutik ezagutu ahal izan zuen, une horretan 4.mailako ikasle bat praktikak egiten ari baitzen.

Bi unibertsitateen arteko harremana estua da, honela, ikasturte honetan 2 ikasle izango ditugu Norvegian mugikortasuna egiten.