Asset Publisher

Kanadako Concordia Unibertsitatearen bisita

First publication date: 28/06/2024

Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak atsegin handiz hartu du Kanadako Concordia Unibertsitateko Véronique Pepin irakaslea Arte eta Zientzien Fakultateko dekanoa. Montrealen egoitza duen unibertsitate honek nahiz eta 50 urte baino gutxiagoko ibilbidea izan, Kanadako unibertsitate onenen artean dago jada.

Bisita honetan, Jon Torres practicumeko koordinatzaileak eta Mirian Garrués graduko koordinatzaileak hartu dute parte, Elena Sevillano mugikortasun dekanordearekin batera, eta unibertsitate honekin fisioterapia gradurako mugikortasun hitzarmen bat sinatzeko oinarriak ezarri dira.