Breadcrumb

Asset Publisher

OsloMet Unibertsitateak Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea bisitatu zuen

Ekainaren 10 eta 12an, Débora Salinas OsloMet Unibertsitateko Erizaintzako irakasle titularra, Hedda B. Nyhus nazioarteko koordinatzaile akademikoa eta Elisabeth Sørbø Haug nazioarteko koordinatzaile administratiboa izan ditugu Fakultatean, Bizkaiko eta Gipuzkoako Campusetan, beraien ikasleek mugikortasuneko truke programen barruan, ikasketak burutzen dituzten ikastetxea eta praktika lekuak ezagutzen. Bisitak parada eman du harremanak estutu eta bi herrialdeetako hezkuntza nahiz osasun sistemak hobeto ezagutzeko.