Edukia

Korrika 2022

UPV/EHUk campus bakoitzeko kilometro bana erosi du: gure Ikastegiak apirilak 6 Bilbon korrituko du. Zatoz 22.Korrikara!

 “Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea” Haren partea zarenez, euskararen aldeko 22. Korrikan parte hartzera animatzen zaitugu, gure graduak erabat elebidunak izan daitezen. Gure Fakultateak apirilaren 6an eramango du lekukoa, kilometro erdi bat, Bilboko Juan de Ajuriagerra kalea Errekalde Zumarkalearekin, 22: 40an.

Hemen duzue ibilbidea hiru hiriburuetatik pasatzean:

Gasteiz apirilaren 1a Sartu 17:09etan Irten 21:00etan
Bilbo apirilaren 6a Sartu 19:30etan Irten 23:48etan
Donostia apirilaren 10a Sartu 07:36etan Korrika amaitzen da 12:30etan

UPV/EHUren logoa duen besokoa eraman nahi baduzu, bidali zure eskaera posta elektronikoz.

Anima zaitez!