Prestakuntza-jardunaldia: Konputazio kuantikoa eta medikuntza
Date
17/10/2024
Location
Location
Gradu-aretoa - Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
Sarriena. -48940- Leioa-Erandio (Bizkaia)
Helburua
Konputazio kuantikoa Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean ematen diren graduetako irakasle, doktoregai eta ikasleengana hurbiltzea.
Dibulgazio-jardunaldi bat egingo da, eta, bertan, ezagutza espezifikoak dituzten konputazio kuantikoko adituek, osasun-espezialistekin batera, medikuntzaren eta osasun-zientzien munduan konputazio kuantikoak gaur egun izan ditzakeen gaitasunak erakutsiko dituzte.
Gainera, parte-hartzaileek 2 qubiteko ordenagailu kuantiko bat ikusi ahal izango dute fisikoki, eta harekin elkarreraginean jardun ahal izango dute, haren potentziala aztertuz hainbat arlotan, hala nola diagnostikoan, tratamendu pertsonalizatuan eta ikerketa medikoan.
Programa
- 10:00-13:30 Azalpen saioak eta mahai-ingurua
- 15:00-18:00 Tailer kuantikoa
Egitarau osoa eta izena emateko
Adi!: Saio batera, batzuetara edo guztietara hurbil zaitezke; zure lankideekin edo zure ikasleekin, jardunaldiaren gaiarekin bat datorren ikasgela batean.
Jardunaldiaren gaia oso interesgarria delako eskaintzen da.
Azalpen laburra
Konputazio kuantikoa informazioa prozesatzeko modu berri bat da, fisika kuantikoaren legeetan oinarritua. Ordenagailu tradizionalek ez bezala, bitak erabili baino konputagailu kuantikoek qubitak erabiltzen dituzte, 0, 1 edo biak aldi berean izan daitezkeenak (gainezarpena). Horrek esan nahi du askoz kalkulu konplexuagoak eta azkarragoak egin ditzakeela, bereziki zenbait arazotarako. Osasun-arloan, sendagai berrien garapenean, molekulen simulazioan edo diagnostiko zehatzagoetarako datu-kantitate handien analisian lagun dezake.
Zatoz eta pertsonalki esperimentatu!