Breadcrumb

Asset Publisher

Ikerketa bisita Cordobako (Argentina) Zientzia Biomedikoen Unibertsitate Institutura

UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Kirurgia, Erradiologia eta Medikuntza Fisikoko saileko irakasle Ismael Diez del Val jaunak Cordobako (Argentina) Zientzia Biomedikoen Unibertsitate Institutua bisitatu zuen 2024ko urrian. Bere egonaldian Cordobako Unibertsitate Ospitale Pribatuak eta IUCBCk (Cordobako Zientzia Biomedikoen Unibertsitate Institutua) antolatutako ikastaro batean parte hartu zuen, Goi Digestio Traktuko Kirurgian sakontzekoa, eta kirurgia batzuk egin zituen zuzenean (2 esofagektomia minbiziagatik, gastrektomia bat minbiziagatik, akalasiaren kirurgia bat, errefluxu gastroesofagikoaren kirurgia bat eta bypass gastrikoa paziente obeso morbido bati), eta hainbat eguneratze eta entrenamendu saio ere egin zituen pelvitrainerretan (hands-on motakoak, argazkietako batean ikusten direnak) animalia erraiekin.

Era berean, Aldo Tabares Unibertsitateko errektorearekin, Adrian Kahn errektoreordearekin, Tomás Amuchastegui Nazioarteko Harremanetako zuzendariarekin, Oscar Salomone idazkari akademikoarekin eta Franco Signorini Kirurgia exofagofo‑gastrikoko koordinatzailearekin biltzeko aukera izan du. Bilera horretan ikasleak, ikertzaileak eta langileak trukatzeko hitzarmen berriari buruz hitz egin dute. Gainera, bilera bat izan zuen ikastegi horretako medikuntzako ikasleekin, zeinetan osasun sistemen arteko desberdintasunei buruz hitz egin zen. Ismael irakasleak Osakidetzako ospitaleei buruz hitz egin zien, ikasleek ospitale horietan egingo baitituzte praktika txandakatuak gure unibertsitatera etorriko direnean mugikortasun programen bitartez.

Bisita oso interesgarria izan da gure ikasleen eta ikertzaileen nazioartekotzeari begira, eta jarraipena izango du datozen hilabeteetan sinatuko den hitzarmenarekin.