Asset Publisher

Euskararen astea 2023

Eureka: Zientziaren oihartzuna  

Euskarazko lehen podkasta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean 

Jon Luzuriaga Fisiologia saileko irakasleak eta Jokin Egia 3. mailako medikuntza ikaslea eta Biologia zelularra eta Histologia saileko doktoregileak, euskarazko zientzia-dibulgazioko podkast/irratiaren sortzaileak direnak, gaur, euskararen astean dela, proiektu hori zuzenean aurkeztuko dute. 

  • Data: 2023ko azaroaren 29a
  • Tokia: Fakultatearen egoitzan, Leioa, idazkaritza eta dekanotzaren arteko gunean (lehengo solairuan) 
  • Ordua: 11:00-12:00

Twitch: Eurekazientzia
X/Twitter: Eurekazientzia
Youtube: Eurekazientzia
gmail: eurekazientzia@gmail.com

 

Zatoz euskararen eguna ospatzera

Aurten euskararen eguna UPV/EHUn Bilboko Bizkaia Aretoan, Baroja aretoan, ospatuko dugu, abenduaren 1ean, ostiralarekin. Bertan, UPV/EHUk euskararekin egin duen ibilbidearen inguruan hainbat gauza azalduko dira: Euskara, Kultura eta Nazioartekotzearen arloko errektoreordearen aurkezpena, mahai ingurua, edota, euskararen inguruko katedren jarduna.

Edukiera kontuak direla eta,  joatekoa bazara ondoko loturaren bidez adieraztea eskertuko dizugu: https://www.ehu.eus/eu/web/euskara/euskararen-astea