Edukia

EHUazoka 2025 Gipuzkoako campusa

Unibertsitate Orientaziorako Azoka

Joan den urtarrilaren 25ean hasi zen EHUk urtero antolatzen duen Unibertsitate Orientaziorako Azoka.

Lehenengoa Gipuzkoan egin zen, eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak bere graduei buruzko lau informazio-saio eskaini zituen (bi euskaraz eta bi gaztelaniaz), saio bat Medikuntza eta Odontologiarako eta beste bat Erizaintza eta Fisioterapiarako. Saioak irakaskuntzan esperientzia handia duten lau graduetako irakasleek eman zituzten. Gradu guztietan komunak diren ezaugarriak, desberdintasunak, irteera profesionalak, eta ikasleen profilari buruzko gomendioak nabarmendu zituzten.

Horrez gain, ikasleek eta familiek sartzeko eta onartzeko dituzten bide eta aukerei buruz izan zituzten zalantzei erantzun zieten. Standetan eskaini ohi den arreta pertsonalizaturako, gainera, Medikuntza eta Erizaintzako azken ikasturteetako ikaslearen laguntza dugu. Oso pozgarria da bere ikuspegia eta esperientzia partekatzea. Haientzat ere ikasteko aukera bat gehiago da. Eskerrik asko guztioi!