EHUazoka 2025 Arabako eta Bizkaiko Campusetan
First publication date: 17/02/2025
Aurten ere, Medikuntza eta Erizaintza Fakultateak (FME) Unibertsitate Orientaziorako 2025 Azokan parte hartu zuen, hiru Unibertsitate Campusetan. Otsailaren 1ean Arabako Campuseko jardunaldia egin zen eta astebete geroago Bizkaikoa. Hiru campusetan,
Fakultateko irakasleek lagundu egin zuten, esleitu zitzaizkien standetatik ikasle izango zirenei eta haien familiei arreta eta orientazio pertsonalizatua emanez. Taldekako bi informazio saio ere eskaini zituzten, lau graduak eta horien ezaugarriak aurkezteko. Aurreko urteetan bezala jende asko hurbildu zen graduak ezagutzera eta zalantzak argitzera.
Zinez eskertzen dugu Fakultate honek eskaintzen duen prestakuntzarekiko erakusten duten interesa, baita gure irakasleek eta ikasleek beren zalantzak argitzeko ematen duten laguntza ere.
Irudi galeria: Fakultateko kolaboratzaileak EHUazoka 2025-ean.