Breadcrumb

Asset Publisher

Bizkaiko Minbizaren Aurkako Elkartearen bisita Ikertzaileen laborategietara

2024ko urriaren 1ean
Leioako Campusa

Erakunde antolatzaileak

Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartea (AECC); Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (MEF), Zientzia eta Teknologia Fakultatea  (ZTF) eta Maria Goiri Ikerketa Zentroa.

Jardueraren informazioa

Bizkaiko Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak gizarteak minbiziaren ikerketan dihardutenen ahalegin eta talentu guztia ezagutzea nahi dute. Konpromiso horrek aukera gehiago ematen dizkie milaka pertsonari. Horregatik ekimen honekin, minbiziaren inguruko ikerketa eta zientzia hurbildu nahi da elkartea osatzen duten pertsona orori: pazienteak eta senideak, erakunde laguntzaileak, boluntarioak eta elkartearekin lotura duten pertsona guztiak. Aurten ere, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campuseko minbiziaren inguruko ikerketa-laborategiak eta zentroak barrutik ezagutzeko aukera zabalduko dugu. 

Egitaraua

Ordua Jarduera
11:00 Harrera eta ongietorria UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean
11:10 Ibilbide gidatua Minbiziaren ikerketa EHUn” erakusketan zehar. UPV/EHUn garatzen den minbiziaren aurkako ikerketa-jardueraren aurkezpen grafikoa azalduta. Gosaria eskainiko da erakusketa bisitatzen den bitartean
11:30-13:00 Ibilbidea gidatua ikerketa laborategietatik: Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko, Zientzia eta Teknologia Fakultateko eta María Goiri Ikerketa Zentroko ikerketa-laborategietan.
13:30 Agurra eta itzulerako autobusa