Masterraren gakoak
Zahartzea esperientzia positibo bihurtzea; jendea luzeago bizitzea ez ezik, bizitza hori aukeraz betetakoa izatea, osasunari, parte hartzeari eta segurtasunari dagokionez: horra hor adineko pertsonekin lan egiten duten profesionalen helburu nagusiak. Hortik abiatuta, master hau aurkezten dugu, gure nagusien bizi kalitatea hobetu dezaketen profesionalak sortzeko, gai izango direnak adineko pertsonen bizi kalitatea hobetzeko haien autonomia sustatuz eta haien bizitzetan gabeziak sortzea galaraziz: azken buruan, mendekotasunaren eragina gutxituz.
Masterra ikerketara zuzenduta dago, doktoregoko ikasketetara igaro aurreko pauso gisa.