Breadcrumb

master-claves-soberania-en-los-pueblos-de-europa

Masterraren gakoak

Oraingo globalizazio prozesuek ekarri dizkiguten ondorioen artean lurraldea eta subiranotasuna ulertzeko moduaren aldaketa aipatu behar da. Globalizazioaren aurreko erresistentziak edota egitasmo alternatiboak lurraldean errotzen ari dira, eta ez goitik behera, herritarren borondate demokratikoaren adierazpenen bitartez baizik, bereziki Europan.

Gai orokor horri helduta, eta Euskal Herriko errealitatera ekarrita, masterrean proposatzen diren irakasgaiek eztabaidagai horiek jaso nahi dituzte: herrigintzaren dinamika berriak, erantzun intersekzionalak, egitura politikoen krisia, hezkuntza-hizkuntza, kulturaren garapena eta komunikazioa herri txikietan, eredu kooperatiboak eta industrialak eraberrituak, burujabetza ekonomikoa eta lurralde eskalak...

Masterrak gai horien inguruko lanketa multidiziplinarra egin nahi du, eta horretarako Soziologia, Zientzia Politikoa, Komunikazioa, Ekonomia, Zuzenbidea, Nazioarteko Harremanak, Linguistika, edo Artearen esparrutik datozen irakasleak hautatu ditu ikasleekin batera ariketa hori egiteko.

Akademikoki, masterrak aukera irekitzen du doktorego tesia bideratzeko, eta harreman estua du Gizartea, Politika eta Kultura Doktorego Programarekin.

XSL Content

Places available

20

Mode

Face-to-face degree course, Mixta

Language

Basque

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

1.800 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Social and Communication Sciences

Contact

Person in charge of the Master :
IRAOLA ARRETXE, IKER

Secretariat :
Virginia Martínez Zabala

946012357

master-4-razones-soberania-en-los-pueblos-de-europa

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Gaurkotasun handiko gaiak Europa eta Euskal Herriko markoetan sakontzeko aukera, bestelako ikasketetan lantzen ez direnak.
  • Euskaraz eskaintzen den master bakarretakoa.
  • Irakaskuntza erakargarria: multidiziplinarra, esperientzia handiko irakasleak gai bakoitzean, modalitate semipresentziala: eskola erdiak on line.
  • Ikerketarako aukerak: harreman zuzena beka kopuru handia biltzen duen Gizartea, Politika eta Kultura doktorego programarekin; eta gizarte zientzietan erreferentziazkoak diren Parte Hartuz eta Nor ikerketa taldeekin.

master-salidas-soberania-en-los-pueblos-de-europa

Irteera profesionalak

Doktorego tesia egiteko aukera irekitzeaz gain, masterrak abantaila emango dio ikasleari hainbat lanetarako. Izan ere, masterrean landuko diren gaiak (eskubideak, bakea, migrazioak, ekitatea, inklusioa, hiritartasuna…) gaurkotasun handikoak dira, eta erakunde eta enpresa askoren lan ildoak dira bai euskal gizartean eta bai Europako gainerako herrialdeetan ere, baina oso gutxi lantzen dira graduetan eta master gehienetan. Hortaz, halako kontzeptuetan prestakuntza berezia izateak lan aukera berriak zabalduko dizkio masterra amaitzen duenari.

Masterraren ikasketa kualifikatu hauetan interesatuta egongo dira:

  • administrazio publikoak.
  • erakunde politikoak, sindikatuak edo haiei lotutako fundazioak.
  • gobernuz kanpoko hainbat erakunde.
  • unibertsitate desberdinetako ikerketa zentroak.
  • enpresa pribatuak: komunikazio medioak, aholkularitza bulegoak.

XSL Content

Suggestions and requests