Masterraren gakoak
Ingeniaritza Elektronikoa Ezagutzaren Gizarteak dituen zutabetako bat da eta ekarpen esanguratsua izan du gizarte modernoek bizitzen dituzten etengabeko eraldaketa guztietan. Honela, sistema elektronikoaren arloan goi-mailako prestakuntza duten profesionalak prestatzea funtsezkoa da eta interes sozial eta ekonomiko izugarria dauka.Sistema Elektroniko Aurreratuak Masterraren xede nagusia da gailu elektronikoak, konputagailuak eta komunikazio teknologiak sistema elektroniko berritzaileen ikerketan eta garapenean txertatzeko beharrezkoak diren gaitasunak ematea ikasleei. Sistema horien aplikazioak anitzak dira: komunikazioak, kontrol aurreratua, seinale prozesamendua, neurtze sistemak eta datuak eskuratzea, txertatutako ikusmira, adimen konputazionala, etab.