Masterraren gakoak
Mundu klasikoaren eragina indarrean dago eta ezinbesteko kultur erreferentea da gaur egun. Ezin ahantz daiteke gure gizartearen oinarriak, hein handi batean, Grezian eta Erroman sortutako kultur tradizioan dautzala. Demokrazia, politika edo hiritartasuna bezalako kontzeptuek, literatura edo arte unibertsaletako hainbat klasiko handik edo etenik ez duten aipu filosofikoek behin eta berriro garamatzate antzinate klasikora.
Master honek jakintza sakona eskainiko digu mundu klasikoaren esparru ezberdinei buruz eta kultura eta zibilizazio greko-erromatarrek zelan iraun duten historian zehar, hauen guztien inguruko alderdi ezberdinei buruzko ikerketa lanak, doktorego tesia barne, egin ahal izateko gaitasunak eta tresnak emanez.
Historia, arkeologia, erlijioa, literatura eta antzinako hizkuntzak ikasita, hezkuntza programak proposamena egingo die historia, filologia klasikoan, arkeologian, artearen historian eta, oro har, giza zientzietan titulatutako pertsonei, mundu klasikoaren eremu eta alderdi ezberdinak sakon azter ditzaten.
Era berean, prestakuntza metodologiko zabala eskaintzen du bai historiaren eremuan nola diziplina berrienean, filologiaren kontzeptuaren barruan kokatu ohi diren diziplina berrien eremuan.
Masterra ikerkuntza jardunera begira dago eta sarbide zuzena ematen du UPV/EHUren eta Kantabriako unibertsitatearen Antzinate zientziei buruzko unibertsitate arteko doktorego programa egin ahal izateko.