Masterraren gakoak
Gaur egun, multimedia komunikazioko profesionalen erronka nagusiak dira, batetik, diseinuan eraginkortasuna, sorkuntza eta kalitatea bermatzea eta, bestetik, dauden euskarrietarako egokienak diren produktuak sortzea.
Erronka horiei eusteko, ezinbestekoa da multimedia arloan etengabeko prestakuntza espezializatua jasotzea, eta horretarako egin dute UPV/EHUk eta EITBk elkarlanean Multimedia Komunikazioa masterra.
Lan mundura bideratutako master hau lizentziatura edo gradu ikasketak amaitu berri dituzten eta arlo honi buruzko prestakuntza jaso nahi dutenentzat zein komunikabideetan lan egiten duten eta ezagutzak eguneratu eta prestakuntzarekin jarraitu nahi dutenentzat da.
Horrenbestez, programaren oinarria multimedia diseinua eta ekoizpena da, eta bereziki euskarri berriak eta sortzen ari diren kazetaritza ereduak. Halaber, produktu horiek erakargarri eta eraginkor izan daitezen, komunikabide interaktiboen erabilera eta kontsumoa ere aztertzen da. Halaber, garrantzia ematen zaie erakundeen eta enpresen komunikazio eta marketin beharrei.
Multimedia ereduaren alderdi teoriko eta praktikoa jorratzeko, ikasgelako eta ikasgelaz kanpoko ikasketa metodologia bat erabiliko da, zeinetan parte hartuko baitute hala unibertsitateko irakasle eta ikertzaileek nola komunikazioko profesional prestigiodunek.