UPV/EHUren masterretako ikasleek egonaldiak egin ditzakete beste ikastegi batzuetan, baldin eta dagokion batzorde akademikoak hala baimentzen badu.
Hauek dira master ofizialetako ikasleen mugikortasuna finantzatzen duten programa instituzionalak:
- Erasmus+,
- UPV/EHU-Latinoamerika eta Beste Norako Batzuk programa.
Gainera, IKASLEPRAKTIKAK programaren bidez (Erasmus+ Internships for Students), atzerriko enpresetan edo erakundeetan praktikak egiteko aukera izango duzu.
Ikusi norakoak, baldintzak eta laguntzak zure zentroko webgunean.