Masterraren gakoak
Kimika egungo gizarte ongizateari ekarpenik handiena egin dion zientzia dela esan daiteke. Bere garapenek, ingurumenaren zaintzarekin bat doazenak egun beren printzipio eta aplikazioaren inguruko ezagutzan egondako aurrerapenari esker, gure bizitzako eremu guztiak hartu eta babesten dituzte. Hona hemen kimika arloko ikerketaren norabideak baldintzatzen dituzten gizarte-interes handiko zenbait gai: energia, osasuna, ingurumena eta katalisian, elektronikan, etab. erabiltzen diren material berriak. Sintesi kimikoaren garapen berrien mende dagoen mundu oso bat: sendagai berriak (analgesikoak, antibiotikoak, antiinflamatorioak, diabetesa, presio arteriala eta kantzerraren aurkako tratamenduak), itsasgarriak, material erdieroaleak, produktu luminiszenteak eguzki-zeluletarako, polimeroak, ledak, nanopartikulak, enantioselektibitatea, etab. Inguruan dugun mundua islatzen duten hitzak dira eta, aldi berean, sintesiaren mundua osatzen duten terminoak dira.
Eskatutako funtzionaltasun kimiko, mediko edo fisikoa duten molekulak eta materialak egiten ikastea, beren egiturak eta propietateak aztertzea, eta hori guztia prozedura ahaltsu, selektibo, eraginkor eta garbien bidez egitea; horixe da Kimika Sintetiko eta Industriala Unibertsitate arteko Master honen helburu nagusia.
Master honek titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du Université de Strasbourg (Frantzia) unibertsitatearekin.