Masterraren Gakoak
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak Masterraren helburua da, hain justu, jarduera fisikoaren eta kirolaren ikerketan oinarritutako ezagutzak eta espezializazioa eguneratzea; zehazki, osasuna, errendimendua, prestakuntza, kudeaketa, astialdia, gorputz hezkuntza eta pareko arloetan.
Jarduera fisikoaren eta kirolaren arloetako ezagutzetan aurrera egitea eskatzen duen etengabeko prestakuntza eta birziklapena dakartza, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloko arazoen berri jasota (gizartea horientzat konponbide eske baitabil), bai eta gaur egun irekita dauden bestelako ikerketa ildo batzuekin duten harremanaren berri jasota ere.
Era horretan, jarduera fisikoaren eta kirolaren arloan beharrezkoa den etengabeko ikerketa eta berrikuntza garatzea sustatuko da, honako hauetan espezializatzeko aukerarekin: Osasunerako Jarduera Fisikoa, Prestakuntza eta Kirol Entrenamendua.
Master honek sarbide zuzena izango du UPV/EHUko Jarduera Fisikoa eta Kirola doktorego programara.