Praktikak derrigorrezkoak dira (12 ECTS kreditu) eta helburua da ikaslea benetako egoera profesionalekin harremanetan jartzea. Bi fasetan egiten dira praktikak: lehenengoa, behaketa, prestakuntza orokorrarekin lotutakoa da eta, bigarrena, esku hartzekoa, aukeratutako espezialitatearekin dago lotuta.
Practicumak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak praktiketarako prestakuntza-zentro gisa soilik aitortutako ikastetxeetan egingo dira, 33/2018 Dekretuaren, martxoaren 6koaren, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari buruzkoaren arabera.
Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak masterreko ikasle guztiei praktikak bermatzen dizkie, dekretu horrek jasotzen dituen baldintzen arabera.
Gainera, praktikak egiteko, masterreko ikasleek sexu-delituak ez izatearen ziurtagiria aurkeztu behar dute ezarritako modu eta egunetan.
Practicumari buruzko argibide guztiak kontsultatu.