Breadcrumb

Nested Applications

Master-formacion-sitemap

XSL Content

Places available

30

Mode

Face-to-face degree course

Approximate fees

1.000 €

Contact

Person in charge of the Master :
MARCHUETA PEREZ, AITOR

Masters-claves-formacion-profesorado

Masterraren gakoak

Master honek bigarren hezkuntza, lanbide heziketa, batxilergo, hizkuntzen irakaskuntza eta hezkuntza-orientazioko etapa eta maila ezberdinetan irakasle izateko gaitzen du.

Programak prestakuntza psikopedagogiko eta didaktikoa eskaintzen die unibertsitateko titulu ofiziala eskuratu eta irakasle-lanak egin, hezkuntzarekiko eta orientazioarekiko interesa eduki eta hainbat gaitasun frogatzen dituztenei; komunikaziorako gaitasuna, enpatia eta ikasleak prestatzeko nahikoa lidergo duten ikasleei.

Horretarako, 8 espezialitate eskaintzen dira, ikasleen garapen-alor ezberdinekin lotutakoak, horiek didaktikoak, orientazio psikopedagogikoak, hezkuntzakoak, akademikoak zein profesionalak izan daitezke: natur zientziak eta matematikak, hezkuntza artistikoa, hezkuntza fisikoa, hezkuntza musikala, dantza eta arte eszenikoak, humanitateak eta gizarte zientziak, hizkuntza eta Literatura, hezkuntza-orientazioa eta teknologia. 

Prestakuntza-programa amaitzerakoan, ikasitako espezializazioaren curriculum edukiei buruzko beharrezko ezaguerak izango dituzte, baita baliabide psiko-sozio-didaktikoak ere irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak garatzeko. Horiek, halaber, aniztasun, genero-berdintasun, kultur aniztasun eta eleaniztasunarekiko jarrera proaktiboak sustatzeko helburua dute.

Gainera, programak garrantzia handia ematen dio Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan derrigorrezko praktikak egiteari.

Masters-4-razones-formacion-profesorado

Master hau ikasteko 4 arrazoi

  • Irakaskuntzarekiko motibazioa duten profesionalak prestatzeko eta gizarte justuago eta aniztasunarekiko errespetagarriagoa eraikitzeko konpromiso irmoa.
  • Zure espezializazio-alorrean irakasle-lanak egiteko beharrezko tresna pedagogikoak eskainiko dizkizu.
  • Metodologia aktiboak ikasiko dituzu: proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, ikaskuntza kooperatiboa, besteen arteko ikaskuntza…
  • Eusko Jaurlaritzak aitortutako ikastetxeetan praktikak dituzu bermatuta.

participantes-formacion-profesorado

Parte-hartzaileak

Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Saila

Masters-salidas-formacion-profesorado

Irteera profesionalak

  • Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan irakasle.
  • Lanbide Heziketako irakasle.
  • Hizkuntzak irakasteko irakasle.
  • Hezkuntza orientatzailea.

XSL Content

Suggestions and requests