Breadcrumb

presentacion-estudios-feministas

Masterraren gakoak

Gaur egun, guztiz saihestezina da teoria eta kritika feministatik eginiko ekarpen zientifikoa. Maila teoriko-metodologikotik nahiz maila enpirikotik eginiko ekarpenek eragin zuzena dute diskriminazio eta desberdintasunei lotutako gizarte arazoen gaineko ezagutza areagotzean eta haren kalitatea handitzean, eta arazo horiek konpontzen laguntzen dute.

Master hau ikerketara bideratuta dago, eta diziplinarteko prestakuntza eskaintzen du, espezializatua ikasketa feministetan eta generokoetan. UPV/EHUk alor honetan duen esperientziaz eta kapitalaz baliatzen da.

Alde horretatik, master honetako ikasleek aukera dute antropologia feministaren alorrean ikerketa bat burutzeko behar diren ekarpen teoriko eta tresna metodologiko nagusiak ezagutzeko, eta ikasketa feministen eta generokoen teoria eta ekarpen nagusiak lantzen dira horretarako, baita haien inguruko berrikuspen eta eztabaidak ere, gizarte eta lege zientzien barnean.

Prestakuntza planaren barnean, garrantzi berezia du gizarte ikerketarako oinarrizko tresna metodologikoak ezagutu eta erabiltzeak, kontuan izanik alor honetako berrikuspen eta kritika feminista nagusiak.

Horrekin guztiarekin, ezagutza batzuk eman nahi zaizkio gizarteari, arazo ekonomiko, politiko eta sozialak hobeto ulertzeko, tokiko arazoak eta arazo globalak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eragozten dutenak.

Masterrak bi espezialitate ditu: “Generoa, Desberdintasunak eta Gizarte Aldaketa”, aztergai dituena gure egunerokoan txertaturik dauden desberdintasun egoerak, eta “Antropologia, Generoa eta Feminismoak”, ikasketa feministen sustrai antropologikoak ikertzen dituena.

Master honek Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego Programara sartzeko modua ematen du.

XSL Content

Places available

25

Mode

Face-to-face degree course, Mixta

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

1.800 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Education, Philosophy and Anthropology

University of the Basque Country: Faculty of Social and Communication Sciences

Contact

Person in charge of the Master :
GUTIERREZ PAZ, MIREN ARANTZA

Secretariat :
MOURELLE MATAS, VERONICA

946012345

4-razones-estudios-feministas

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Prestakuntza zabal eta osoa, diziplina, arlo eta gai askotarikoen inguruan ardaztua. Hurbilpen sakona genero ikasketetara eta ikasketa feministetara.
  • Garrantzi berezia ikerketa akademikoko eta aplikatuko metodologien eta tekniken inguruko prestakuntzari eta horiek praktikan jartzeari, ikuspegi feminista eta generoko batetik.
  • Genero ikasketetan eta ikasketa feministetan estatuan nahiz atzerrian erreferentzia diren irakasleak.
  • Harreman eta konexio sare zabala, genero ikasketetan eta ikasketa feministetan tradizio eta garrantzi handia duten proiektu, erakunde eta enpresekin.

salidas-estudios-feministas

Irteera profesionalak

  • Ikasketa Feministak eta Generokoak Doktorego Programara sartzeko modua.
  • Ikuspegi feminista jakintzaren adar guztietan sartzeari buruzko ikerketa akademikoa, eta haren hedapen zientifikoa.
  • Berdintasun teknikariak eta genero ikuspegia gizarte, lan, kultura… alorretan zeharka txertatzean espezializatutako profesionalak.
  • Aholkulariak eta adituak berdintasunean, genero berdintasunerako programak eta politikak garatzeko erakunde publiko nahiz pribatuetan.

XSL Content

Suggestions and requests