Masterraren gakoak
Espainiako unibertsitate nagusien arteko bederatzik batu dituzte beren baliabideak ikerketa lanera bideraturiko Unibertsitate Arteko Historia Garaikideko master honetan: Madrilgo Unibetsitate Autonomoa, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, Santiagoko Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitatea, Kantabriako Unibertsitatea, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea, Zaragozako Unibertsitatea eta Granadako Unibertsitatea. Prestakuntza programa honen helburua historia garaikideko historialarien eskola bat sortzea da, zeinetan graduondoko ikasleek arlo horretako ikerketa lanak egiteko beharrezko jakintzak eta teknikak eskuratuko dituzten, bai unibertsitateko profesional gisa, bai beste arlo batzuetako aditu gisa; esaterako, kazetaritza, museistika, kultura animazioa, bigarren hezkuntzako irakaskuntza, edizioa, dokumentaizoa, gizarte analisia eta analisi politikoa eta abar. Nahiz eta ikasleek programa eskaintzen duten unibertsitateetako batean egin beharko duten matrikula, unibertsitate artekoa izanik, hautazko kredituen zati bat besteetan egin ahalko du, irakats eta gai eskaintza oso zabal batez gozatzeko aukerarekin.
Master honek UPV/EHUko Historia Garaikideko doktorego programan zuzenean sartzeko aukera ematen du.