Masterraren gakoak
Ez da eskainiko 2024/2025 ikasturtetik aurrera
Europa eta Mundu Atlantikoa: boterea, kultura eta gizartea unibertsitate arteko masterra ofiziala da, Goi Mailako Hezkuntzaren Europako Esparrua garatzeko ildoekin bat diseinatua, eta Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen eta Valladolideko Unibertsitatearen artean eskaintzen da. Masterrak goi mailako eta diziplina anitzeko prestakuntza espezializatua ematen du, bereziki doktorego aurreko ikerkuntzara bideratua. Historiako, Artearen Historiako, Giza Zientzietako edo antzeko beste alor batzuetako gradu (edo lizentziatura) titulua izanez gero egin daiteke masterra.
Masterraren programan, nahitaezko irakasgai metodologiko-instrumentalak eta hautazko irakasgaiak ematen dira, ikasleek askotariko esparruak ikas ditzaten (Erdi Aroaren Historia eta Arkeologia, Aro Berriaren Historia, Amerikaren Historia, Gizartearen eta Mentalitateen Historia, Historia Ekonomikoa, Artearen Historia, etab.). Programak etekina ateratzen die masterreko irakasleak partaide dituzten ikertaldeen jarduera zientifikoei, eta bereziki azpimarratzen ditu Europako gizarteen gune fisiko eta humanoen eraketa eta garapena, eta behe Erdi Aroko mendeetatik Aro Garaikidearen hasierara arte Mundu Atlantikoan gertatu ziren kultura trukeak eta transferentziak.